“The reason birds can fly and we can't is simply that they have perfect faith,

for to have faith is to have wings.”

Peter Pan, J.M. Barrie


2011-10-19

Amodiozko ipuin ahaztua




   Amodiozko ipuin ahaztuaren garrasiak zerua goibeltzen du, poesiaren zigilu oxidatua. 


  Nork berpiztuko du dama ederraren bihotz samurra, nork ametsetako printze kementsuaren ezpata tristea?


  Gogoratu dezagun bi gazteen suzko amodio ezinezkoa, denboraren errautsetan betirako galdua. 


  Adats urrekarako neska  ameslariari egin diezaiogun kanta, begi pozointsu galduak pentsamendu itsaso harrotuan murgiltzen dituena. 


  Arrosezko masail leunen mutil gazteari egin diezaiogun kanta, dorreko bere jainkosari so elikatzen duenari bere bihotz prestua. 


  Kanta dezagun bien amodio adoretsua, biziak baizik oztopatzen ez duena. Non dago mutilak maitale mutuari oparitu zion begirada distiratsua? Non dama eztiak itzuli zion irri gozoa? Non geratu dira bien musu zirraragarriak, haizeak eramanak? Non laztan amaigabeak, gau sakratuan luma leun gisa hedatzen zirenak?


  Itsasoko kresala hondartza zurian  balitz, maitaleen su miragarria momenturo loratzen da. Bukaera tristea izan dezake ipuin honek, lege suntsitzaileek bi arima gozo hauek bana ditzake. Edota zorteak, hunkiturik, etorkizun distiratsuarekin lagun ditzake. 


  Erantzuna denboran galdua geldituko da, izar misteriotsuek gure irudimena argiztatzen duten arte. 
  


1 comment:

  1. Poesia hutsa da! Ederra baino ederragoa!

    Bukaera, izen hobea; hasiera, liluragarria.

    ReplyDelete