“The reason birds can fly and we can't is simply that they have perfect faith,

for to have faith is to have wings.”

Peter Pan, J.M. Barrie


2012-02-09

Zorigaiztoko Loti Ederra




    Txirrinak esnatu ninduen. Begiak igurtzi nituen. 

  Segundo batzuk behar izan nituen ikasle guztiak arrapaladan irten zirelaz ohartzeko. Eta ni hor geratu nintzela, bakarrik, arbelari so.

  Burrunba bat entzun nuen, txintxin bat, danbada bat eta...isiltasuna.



  Motxila era zatarrean artu nuen, eta bizkarrera jaurti. Ez nintzen konturatu irekita zegoelaz, eta liburu guztiak lurrean sakabanatu ziren. Nire golkorako madarikazio bat bota, eta materiala lurrean utziz ziztu bizian irten nintzen gelatik.

  Pasiloak argi zurbil batez estalita zeuden, hilobi batzuk bailiran. Nire zapaten hotsa besterik ez zen entzuten marmolarek aurka kolpeka, ihesi urdurian. Eta nire barrunbeetatik irteten ziren kolpe bortitz horiek, ene bularrean jaiotakoak.  

  Eskailerak estropozu batez jeitsi nituen, eta hesiaren aurka egin nuen talka. Itxita. 

  Arnasestuka gelditu nintzen, lurrean botata, eztarria itota. Zer egingo nuen ba nik, oraingoan egiaz eskolaren preso?



  Goiko solairura igo nintzen arrapaladan. 

  Hor zegoen nire erronka. Nire aurrean. Literalki zabalik.

  Lehio estu bat zen hura, arratsaldeko argi-izpi ahulen sarrera. Eta nire irteera, akaso?

  Arazoa oso sinplea zen. Ikaragarrizko altuera zegoen handik lurrera,  eta bakarrik begirada zuzentzeak beldur-hotzikara bat eragiten zidan. 

  Ez neukan beste aukerarik. Tamalez ostirala zen, eta astelehenerarte ez zen deus ere eskolatik igaroko. Arnasa artu nuen, begiak itxi nituen, eta salto egin nuen. 



   Txirrinak esnatu ninduen.

   Intziri batez altsa, eta ero baten moduan egin nuen lasterka, pauso bakoitzean estropezu eginez. Atea hatzez inguratu nuen, kolpez irekitzeko asmoz, baina nire sorbalda tinko eutsi zuen esku hotz batek geldiarazi ninduen. 

  -Nora hoala uste dinan, Loti Eder hori?-egin zidan zizt belarrietan ahots txiki batek, mehatsuz eta irainez betea. Liztua irentsi nuen, bira ematearekin batera andereinoaren sudur luzearekin topo eginez.-Uste dut norbaitek gelakide guztien etxeko lanak egin beharko dituela...

  Suspirio luze bat bota nuen, masailak lotsaz pizten zitzaizkidan bitartean.



 



   

2 comments:

  1. Algunas cosas no las he entendido del todo (por el nivel de euskera claro....)pero la historia me ha tenido en vilo del comienzo al final! oso ondo !

    ReplyDelete
  2. Zorigaiztoko Loti Ederra eta... andereño-amaorde gaiztoa.

    Bukaera oso ona asmatu duzu!

    ReplyDelete