All that we see or seem

Is but a dream within a dream.”


2020-11-27

Poematxo bat txoko hau berpizteko

 

ZERU ZURI

Udazken haizea nonbait, hurrun,

Hatz zuriak lau haritan bildu,

Adarrak kulunkan, zorrotz, zurrun,

Zeruak ez daki nola urdindu.


Ahaztu ditugu atzoko kantak,

Izarek beroa galdu dute,

Izarrek ekiditen dute iparra,

Ispiluek ez dute erantzuten.


Zeru zuria, odolez busti

Zaigu, baina egunsenti honek

Bihurtzen du zurbil zena zuri,

Nire azalak baitu sua gorde. 




*Bai poema eta bai argazkia nireak dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario